BAHÍA DE BIZKAIA ELECTRICIDAD

Bahia de Bizkaia Electricidad ziklo konbinatuko zentral elektriko bat da, Bahia de Bizkaia Gas birgasifikazio-lantegiaren aldamenean kokatua, Bilboko Kanpoaldeko Portuan (Lucero lurmuturra, Zierbena).

Lantegi honek 800 MW-eko potentzia instalatua du, eta bere erregai nagusia Bahia de Bizkaia Gasetik datorkion gas naturala da.

Ziklo konbinatuko lantegian sortutako elektrizitate horrek sarea hornitzen du, bai etxeko kontsumorakoa eta bai merkataritza nahiz industri kontsumorakoa ere.

Bahia de Bizkaia Electricidad lantegiarentzat egin den inbertsioa 260 milioi eurokoa izan da, eta "giltza eskuan" erako kontratu baten bidez eraikuntza Babcock & Wilcox, Abengoa eta Idom enpresek osatutako partzuergoaren eskuetan egon da.

 


Datu nagusiak:

Potentzia nominala: 800 MWe
Potentzia garbia: 778,7 MWe
Aurreikusitako urteko energia: 3.600 GWh
Heat rate: 6.353,4 kJ/kW
Errendimendu orokorra: %56,66
Lur-zatia: 43.409 m2
Ustiapen-kota: +10 m
Eraikitako azalera: 9.536 m2
Hiritartutako area: 23.418 m2
Bideak: 6.600 m2
Lurpeko galeriak: 190 m
Egitura metalikoa pabiloietan: 2.500 t
Hormigoia pabiloietan: 10.402 m2
Panel-itxitura pabiloietan: 26.194 m2

 

 
  azken eguneraketa: 2007-06-26
  © 2007 - www.bahiasdebizkaia.com - Eskubide guztiak erreserbaturik