|
|
|
|
|
BAHÍA DE BIZKAIA GAS
Birgasifikazio-lantegi baten beharra ekarri zuten arrazoi nagusiak bi izan ziren:
- Gas naturalak Euskadiko energia-eskaeran duen presentzia nabarmena, Estatu osokoa baino handiagoa eta Europakoaren pareko dena.
- Bere hornidurak duen garrantzia, sare-amaierako gas-hodi bidez inportatzeak baldintzatua.
Egoera honen emaitza gisa Bahia de Bizkaia Gas (BBG) sortu da, eta bertan, metano-ontzien bidez inportatutako gas natural likidotua birgasifikatuko da.
Bere helburuak honakoak dira:
- Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, Espainian eta Europan gasa hornitzeko sistema hobetzea.
- Hornidura zabaltzea.
- Energia-iturri gisa balio izatea, bai industriako, etxeetako
eta merkataritzako gas naturalaren merkatuarentzat eta bai
Bahia de Bizkaia Electricidad ziklo konbinatuko lantegiarentzat
ere.
264 milioi euroko azken inbertsio baten bidez, Bahía de Bizkaia Gas 30 hilabeteko epean eraiki da, eta 2003ko abuztuan hasi zen lanean. “Giltza eskuan” motako kontratuaren bitartez, Technigaz, Initec eta Sofregaz enpresek lantegi horren eraikuntzaz arduratu den industria-partzuergoa osatu zuten.
Lantegiaren emisio-gaitasuna 800.000 m3 (n)/h gas da. Lehen metano-ontzia, British Innovator izenekoa, 2003ko abuztuaren 8an iritsi zen, eta BBG martxan jarri ondoren, hilabete gutxiren buruan ekin zion lantegiak merkataritza-jarduerari.
|
|
|
|
| azken eguneraketa: 2007-06-26 |
| © 2007 - www.bahiasdebizkaia.com - Eskubide guztiak erreserbaturik |
|
 |
|
|
|